Bera Beraren entrenamendua Galtzarabordako Kiroldegian

Ainhoa Etxeberria, Bera Bera Super Amara. (Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea)

Datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, 11.00etatik 13.00etara, Donostiako Super Amara Bera Bera Eskubaloi Klubeko emakumezkoen lehen taldeak Galtzarabordako Udal Kiroldegiko pistan egingo du entrenamendua, Imanol Alvarezek eta Alex Nogués errenteriarrak zuzenduta.

Horrela, Super Amara Bera Bera taldea ostiralean Galizian duen partida erabakiorra prestatzen hasiko da, izan ere Mecalia Atletico Guardés bigarren sailkatuari egingo baitio bisita, Guerreras Iberdrola ligako lehen itzulia amaitzeko.

Entrenamendua irekia izango da bertaratu nahi duen jendearentzat.