Ostiralean izango da Madalenetako Jai Batzordearen lehen bilkura

Kultura | Madalenak 2020-01-29 | 0

Aurten ere, “jai herrikoi eta parte-hartzaileak” sustatzeko asmoarekin, Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi nahi du Udalak.

Lehen bilera, datorren urtarrilaren 31n izango da, ostirala, 19:00etan, Merkatuzarren.

Udaletik, herriko talde eta interesa duten pertsona guztiei bilkuran parte hartzera deia egin nahi diete.

No comments yet.

Utzi erantzuna