2020ko Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute datorren asteartean

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. 2018an egin zen Euskaraldia: 11 egun euskaraz lehen edizioan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

Orain, 2020ko euskaralida aurkeztuko dute, Euskaraldia 2020 azaroan egingo bada ere, aurreprestaketa bat eskatzen du, eta horretarako aurkezpena egingo dute datorren asteartean, otsailaren 4an, Merkatuzarren, arratsaldeko 18:30ean. Kike Amonarrizek aurkeztuko du eta gakoak emango ditu Euskaraldi eder bat izan dadin.

Beraz, herritar guztiak gonbidatuak daude aurkezpenera, eta ondoren Lau Haizetaran Labore elkartearen eskutik luntx ekologiko bat dastatu ahal izango da.