Errenteriako Indoor Triatloiaren emaitzak

Argazkilariak: Gorka Zubizarreta eta Raúl Conde

Pasa den larunbatean Fanderiako udal instalazioetan Errenteriako Indoor Triatloia izan zen eta guztira 76 kirolarik parte hartu zuten (29 emakumek eta 47 gizonezkoek). Triatloian 500 metro igeri, 8 km bizikleta estatikoan eta Fanderia auzoko bidegorrian zehar 3,25 km-ko lasterketa egin behar ziren.

Giro ona lagun, parte-hartzaile guztiek lehiaketan bere onena eman zuten. Amaitutakoan luntxa egon zen eta kategoria bakoitzeko irabazleei sariak eman zizkieten.

Gizonezkoen mailan Javier Sodupe izan zen irabazlea eta bere atzetik Mikel Zubieta eta Borja Estomba sailkatu ziren. Emakumezkoen mailan Irati Beorlegi izan zen irabazlea, bigarrena Ursi Walliser eta hirugarrena Jessica Pérez.

Taldekako lehiaketan gizonezko mailan Eneko Aranak, David Estévezek eta Roberto Asenjok osatutako taldeak irabazi zuen, eta emakumezkoen kategorian Ainhoa Etxegoienek, Maite Salazarrek eta Amagoia Mitxelenak osatutako taldeak. Mistoan, berriz, Eider Elberdin, Urtzi Axpe eta Xabier Garagarzaren taldeak irabazi zuen. Familia ekipoen kategorian María Iparraguirrek, Xabier Ugartek eta Mara Ugartek osatutako familiak irabazi zuen.

Hemen ikus ditzakezu Triatloiaren argazkiak (argazkilariak: Gorka Zubizarreta eta Raúl Conde)