Matias Najerak eta Valentin Vazquezek 100 urte bete dituzte

Matias Najerak eta Valentin Vazquezek 100 urte bete dituzte aste honetan eta alkatearen bisita jaso zuten atzo.

Matias Najera

Matias Najera errenteriarrak atzo bete zituen urteak, eta seme-alabekin batera pasatu zuen eguna. Arratsaldeko lehen orduan Aizpea Otaegi alkatearen bisita jaso zuen, eta honek ohiko lore sorta eman zion.

Matias Errenterian bizi izan da ia bizitza osoan, Donostian igaro zituen sei urteak kenduta. Bi seme eta alaba bat ditu, bost biloba eta zazpi birbiloba. Horietako batzuek Matias bisitatzekoak ziren atzo arratsaldean, eta gainerakoak asteburu honetan batuko zaizkie, urtebetetze berezi hori ospatzeko.

Alkatearen bisitan, ingurua urte hauetan guztietan nola aldatu den, eguneko zentroari buruz, eta Najeraren lagunei buruz hitz egin zuten.

Valentin Vazquez

Valentin Vazquezen 100. urtebetetzea asteazkenean izan zen, eta Gabierrotako Jesusen Bihotza egoitzan ospatu zuten, familiaz eta lagunez inguratuta.

Atzo arratsaldean alkateak bisita egin zion zoriontzeko eta lore sorta eman zion; Valentinek eskerrak eman zizkion.

Bisitan, Valentinek alkateari esan zion bera Caceresen jaio zela, eta Errenteriara 35-40 urte zituela etorri zela, bere lagun baten gomendioz. Vazquezek oso esker ona adierazi zion herriari, adierazi zuenez, ez baitzaio inoiz lanik falta izan.

Valentinek bere familiari buruz ere hitz egin zuen, eta azaldu zuen bi alaba dituela, seme bat eta biloba eta birbiloba ugari.