Kultur labeak herriko lau artista gehiagoren lana erakutsiko du aste honetan

Gaur hasi eta osteguna arte programazio anitza ekarriko du Kultur labeak.

Sonakay taldeko abeslaria den Yoni Camachorekin abiatuko da astea. Bihar, asteartea, Saioa Aizpurua ipuin kontalari eta klownaren proposamena ikusteko aukera izango da eta asteazkenean, Roberto White titiriteroarena. Ostegunean, berriz, Andoni Agirregomezkorta aktoreak hartuko du txanda.

Ostiralean, maiatzaren lehenean, ez da emanaldirik izango.

Emanaldi berrien estreinaldia 18:00etan izaten da egunero eta ordu horretatik aurrera, norberak nahiago duenean izango du ikusteko aukera.

Kultur labea herriko kultur sorkuntzak etenik izan ez dezan Udalak abian jarritako ekimena da. Covid19ak eragindako Alarma Egoerak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho izan nahi du eta bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatzen da.