Larrialdi humanitariorako hiru dirulaguntza eman ditu Errenteriako Udalak Ekuadorrerako, Chios uharterako eta Palestinarako

Errenteriako Udalak larrialdi humanitarioetarako bideratua duen dirulaguntzaren zati bat eman du Covid pandemiak eragindako kalteak direla-eta. Bata, Ekuadorreko komunitate indigenenei bideratuko zaio herriko Mikelazulo elkartearen bidez. Bestea, Greziako Chios uhartera zuzendu du, hain zuzen ere, Salvamento Marítimo elkartearen bidez. Eta, azkena Palestinako errefuxiatuak babesteko, haurrak eskolara joan gabe ikasten segi dezaten eta osasun arreta emateko.

Hiru laguntzak Covid-aren pandemiak eragindako ondorioak edota horren prebentziorako izango dira, bakoitza bere eragin esparruan arituko bada ere.

Ekuadorrerako dirulaguntza, bereziki, Pueblo Indio Fundazioak kudeaketako du bertan eta metabolismoa indartzeko bitaminak nahiz garbitasunerako produktuak erosteko izango da. Denera, nazio mailako 60 familiaren artean banatuko dira produktuak. Aldiz, Chioserako ekarpena osasun arlora bideratuko da; hau da, botikak, mediku tresnak, osasun koordinatzaileak, psikologoak eta itzultzaileak ordaintzeko izango da. Alegia, bertan dauden errefuxiatuen osasuna behar bezala artatzea izango du helburu. Eta Palestinako laguntza UNRWA Euskadik sortu duen funtsa osatzeko izango da, luzaroan errefuxiatuekin lanean ari den politikoki ezegonkorra den munduko lurralde horretan laguntzeko.

Elkarte bakoitzari 3.000 euroko ekarpena egin zaio.

Ikus Pueblo Indio Fundazioak eta Mikelazulok eginiko testua Ekuadorreko egoera dela-eta.