EMKE Musika Bandak San Inazio kontzertua online eskainiko du, ‘A Igarondo’ dokumentalaren emanaldiarekin eta San Inazio Martxarekin batera

EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak ohiko San Inazio kontzertua aurrez aurreko formatuan ez eskaintzea erabaki du. Arrazoia Covid-19k ezarritako segurtasun soziosanitarioko egoerak behartutako edukiera mugatua da.

Halere, EMKE – Errenteriako Musika Kultur Elkarteak oso programa berezia diseinatu du San Inazio egunerako. Programa horretan, ‘A Igarondo’ dokumentala online emitituko da, eta Ereintza Dantza Taldeko dantzariek hartuko dute parte, herriko EMKE Musika Bandarekin batera. Dokumental honek, Torre Muzkiz kondeak konposatutako pieza enblematikoaren inguruko zertzelada historiko laburrekin batera, gure alde zaharretik barrena eramango gaitu. Dokumental horretan ERESBIL euskal konpositoreen artxiboak ere parte hartu du. Dokumentalaren eta Angel Brizek egindako partituraren errebisioaren estreinaldia izango da, Ibon Izagirreren azalarekin. Emanaldia ‘San Inazio Martxa’ren emanaldiarekin osatuko da. Hori guztia uztailaren 31n, ostiralean, izango da, zuzenean, 22:30etik aurrera, www.emkebanda.com webgunean.

Azkenik, EMKEk gogorarazi nahi du salgai dagoela ‘El Centenario (1920-2020) Herri baten oinu eta taupada’ diskoa, BITXI Kolore saltokian (Magdalena kalea, 2) eta De CYNE Reina Tabernan. Azken horrek gure mendeurrenaren bilakaera historikoa erakutsiko digu, lau bertsioren bidez. Horrez gain, Xenpelar Kultur Etxean ‘Zentenarioa (1920 – 2020) Herri baten doinu eta taupada’ argazki erakusketa zabalik dago uztailaren 30era arte, 17:00etatik 20:00etara.