50 urteko elkarbizitzari omenaldia egingo zaio aurten ere

eUdala 2020-09-10 | 0


Aurtengo Madalenak bertan behera gelditu badira ere, jaien programan agertzen den 50 urteko elkarbizitza bete duten bikoteei egiten zaien omenaldia egin egingo da urriaren 10ean.

Beraz, aurten urrezko ezteiak bete edo beteko dituzten errenteriarren omenez, datorren hilabetean antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago dagoeneko. Irailaren 25a izango da horretarako azken eguna.

Parte hartu nahi dutenek, hala adierazi beharko dute Udalean, 943 44 96 11 telefonora deituz edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatziz. Orduan jasoko dituzte gainerako azalpenak.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna