Liburutegian ordenagailu-zerbitzua martxan jarri dute berriro

Helduen Liburutegiko ordenagailuak erabili daitezke berriro. Horretarako, hitzordua eskatu behar da harrerako mostradorean, telefonoz edo whatsappez.
Erabiltzeko denbora gehienez bi ordukoa da, liburutegiaren ohiko ordutegian.

Txanda eskatzeko:

Helduen liburutegia: Madalen kalea, 27-29

Telefono-zenbakia: 943 449 635

Whatsapp-a: 647 673 451