Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu du Orereta Ikastolak, Gau Beltzaren harira

Orereta Ikastolak adierazi du zoritxarrez, aurten ezingo dela herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako iazkoa bezalako Gau Beltzeko festarik egin. Hala ere, ez Ikastolak ezta herriko beste eragileek ere, ez dute eten nahi pasa den urtean hasitako bidea.

Horiek horrela, Gau Beltza eta Euskararen Eguna aitzakia hartuta, beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu da. Herriko DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean. Abenduaren 3ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Irabazleen izenak abenduaren 18an jakinaraziko dira.

Orereta Ikastolako webguneko Gau Beltza atalean daude egitasmoaren gaineko xehetasunak eta lanak aurkeztu ahal izateko oinarriak.