‘11 etxe eta kolore’ erakusketaren inaugurazio-ekitaldia erritmoz beterikoa izan zen

Atzo, Beraungo Koldo Mitxelena Institutuan, Errenteriako Udalak antolatutako ekitaldia izan zen, ’11 etxe eta kolore’ ekimeneko argazkien egileei eskerrak emateko. Ekitaldian 24 gaztek hartu zuten parte eta argazki-erakusketa ikastetxearen kanpoaldean egongo da ikusgai datozen 15 egunetan. Kultur aniztasunaren nazioarteko egunaren harira, konfinamendu garaian, 70 gaztek etxetik edota etxean ateratako argazkiak dira bertan ikus daitezkeenak.

Hain juxtu, egile horiei eskerrak emateko “La Basu” rap-abeslariak pieza bat sortu du. Saioan abestia kantatu aurretik, hip hop-aren kulturan emakume izatea eta euskaraz abestearen bere esperientzia azaldu zien bertaratuei.

Hain zuzen ere, Cristobal Gamoneko, Telleri Aldeko eta Koldo Mitxelenako ikasleak izan dira egileak. Edukiera eta segurtasun neurriak errespetatu dira uneoro.

Abestiaren letra ikusi.

Abestia entzun.