‘Dar-dar’ film laburrak eskuratu du XXV. Errenteria Film Laburren Jaialdiko sari nagusia

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren ‘Dar-dar’ film laburrak jaso du XXV. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe Sari Nagusia. Hala jakinarazi zuten atzo, azaroak 29, Niessen Kulturgunean izandako sari banaketa ekitaldian.

Hau eta baita gainontzeko 3 sarien berri ere, Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin zuten bertaratutakoek.  Hala, lau eguneko jaialdiari eman zitzaion amaiera.

XXV. Film Laburren jaialdiko sariak:

  • Ion Arretxe Saria Nagusia: DAR-DAR. Paul Urkijo
  • Aipamen berezia: ŠARKAN. Martin Smatana
  • Euskarazko Film Labur Onena: QUEBRANTOS. Maria Elorza, Koldo Almandoz
  • Publikoaren Saria: IRTEN BARRURA. Aitor Mendilibar, Ibon Goiko