Emakumeen Etxeak indarkeria matxistei buruzko hirugarren mahai-ingurua antolatu du

III. Berdintasun Plana egiteko prozesuan, eta indarkeria matxisten ardatzean ekarpenak egiteko, bi mahai-inguru antolatu ziren 2020ko azaroan eta abenduan, planaren bi helburu lantzeko.

Oraingo honetan Errenteriako Udalak ezagutu nahi ditu indarkeria matxistaren biktima izan eta bizirik atera diren emakumeei ematen zaien arreta hobetzeko udal-koordinazioaren inguruko esperientziak eta praktika onak.

Bestetik, Mahai-ingurua urtarrilaren 19an, asteartea, izango da, 18:00etatik 20:00etara, eta honako hauek hartuko dute parte: Neus Sala, Donostiako Udaleko indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko zerbitzukoa; Sandra Barrenetxea, Andoaingo Udaleko Berdintasun Sailekoa; eta Maialen Apezetxea, Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailekoa.

Mahai-inguruan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da zoom bideokonferentzien plataformaren bidez esteka honetara sartzea:
https://us02web.zoom.us/j/83940152754

Modu honetan egitea lehenesten bada ere, teknologiarekin edo Internetarekin arazoa dutenentzako Emakumeen Etxera gerturatzeko aukera eskainiko da.

Mahai-ingurua euskaraz izango da eta gaztelerazko aldibereko itzulpena izango da. Bertaratzen direnek, itzulpena jarraitu behar badute, mugikorra eta kaskoak ekarri beharko dituzte.

Bai online bai aurrez aurre parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da Emakumeen Etxean bertan, 943 449 630 telefonora deituz edo emakumeenetxea@errenteria.eus emailera idatziz.

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g. 943 44 96 30, emakumeenetxea@errenteria.eus.