TAO txartelak berritzeko kanpaina abian

Udaletik jakinarazi dutenez, herritarrei tramiteak sinplifikatzeko eta kontrola hobetzeko asmoz, gaitze-tituluak (TAO txartelak) automatikoki berrituko dira aurten ere, beti ere, baldintzak betetzen badira.

Hala, tasaren ordainketa helbideratuta duten txartelen titularrei automatikoki berrituko zaie: emandako helbideratze-kontuan tasa kargatuko zaie. Tasak iazko berak izango dira eta karguaren data martxoaren 3a izango da.

Ordainketa helbideratuta ez duten titularrek, aldiz, ordainketa egin beharko dute euren helbidean jasoko duten ordainagiriaren bidez. Behin ordainketa egindakoan, gaitze-titulua automatikoki berrituko da. Ordainketa egiteko epea martxoaren 3an amaituko da.

Bestalde, ezegokitasunen bat duten titularrek, hau da, TMIZ (Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga edo biñeta) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, edo TAOren udal-ordenantzak titularren bizilekuen eta ibilgailuen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenek, txartela eskuratzeko eskubidea izateko ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte lehenago.