Asteme, Katuko eta Oilarqueen datorren urtera arte agurtu dira

Atzo, hilak 21, amaitu zen Asteme, Katuko eta Oilarqueenen erronka. Inauterietako hiru pertsonaiak herriko auzo guztietan ibili dira ezkutatuta azken 10 egunotan.

Udal Kultura sailak eskerrak eman nahi dizkie ekimen honetan parte hartu duten herritar guztiei, izan ere, asko eta asko izan baitira erronka onartu duten bizilagunak, auzo eta adin guztietakoak.

Mila baino gehiago izan dira jaso dituzten argazkiak. Horiekin guztiekin, gaur, hilak 22, zozketa egingo dute: inauterietako pertsonaien 25 produktu sorta banatuko dituzte.

Irabazleek mezu bat jasoko dute argazkiak bidali dituzten helbide elektronikoan bertan opariak non jaso behar dituzten azalduz. Horretarako, 15 eguneko epea izango dela ere jakinarazi dute.