Emakumeen Etxearen memoria eta bi urteko jardunaren balorazioa aurkeztu dituzte

Emakumeen Etxeak Emakumeen Etxeak 2019ko martxoan ireki zituen ateak eta ordutik eta 2020ko uztailera bitarteko jardueren memoria aurkeztu du. Bertan, hilabete horietan guztietan egin diren jarduerak, eskaini diren zerbitzuak, egin diren bilerak eta Eskola Feministaren ikastaroen eta taldeen datuak eta balorazioak bildu dira.

Datu garrantzitsuenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Irudiaren gainean klik egin handitzeko.

• 300 herritarri egin die harrera Emakumeen Etxeak lehen 16 hilabeteetan.

• Orientabide juridikoaren eta Norbanakoaren jabekuntzarako gunea zerbitzuen bidez 83 emakume artatu ditu, 174 hitzordu eskainiz.

• 2019-2020 ikasturtean 258 emakumek hartu zuten parte Eskola Feministan.

• Orotara, 1460 herritar gerturatu dira ekintza ezberdinetara.

2019ko martxoaren 23an Emakumeen Etxearen irekiera ofiziala egin zen, Errenteriako mugimendu feministaren aspaldiko aldarrikapena egia bihurtuz. Eta, horregatik, bi urte betetzen diren egunean egindako ibilbidearen aurkezpena eta balorazioa egitea erabaki da.

Iazko martxotik pandemiaren ondorioz gure bizitzak aldatu dira eta Emakumeen Etxearen jarduera egoera berrira egokitu behar izan zuten, Eskola Feministaren ikastaro gehienak modu birtualean eta martxan zeuden zerbitzuak telefonoz eskainiz.
Era berean, Emakumeen Etxearen erabakitzeko organoen eta jardueren dinamikan ere eragina izan du, “ezberdinak gara eta anitzak dira egoera berrira egokitzeko moduak eta beharrak”.

Memorian jasotzen den bezala, Emakumeen Etxea erreferentziazko topagune bihurtu da emakume guztien topaketa, eztabaida eta hausnarketarako, bai Errenterian, bai Oarsoaldean, bai inguruko beste edozein udalerritan.

Emakumeen Etxea guztion etxea da eta bizirik dago bakoitzak ematen duenari esker, eta hori da gaur aurkeztu dutena, 2019ko martxoan Emakumeen Etxea ireki zenetik denon artean egin eta partekatu egin dena.

Azkenik, gogorarazi dute Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g.

943 449 630

emakumeenetxea@errenteria.eus

Memoria hemen deskargatu daiteke.