Udaberriko oporretan Emakumeen Etxeak goizez irekiko ditu ateak

Emakumeen Etxea 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik martxoaren 29-31 eta apirilaren 6-9 bitarte. Apirilaren 1ean, 2an eta 5ean soilik egongo da itxita.

Apirilaren 12tik aurrera Emakumeen Etxeak ohiko ordutegia berreskuratuko du, eta zerbitzuak, jarduerak eta Eskola Feministaren ikastaroak ohiko martxara itzuliko dira.

Informazio gehiago telefono honetan 943 449 630 edo hurrengo helbide elektronikoan eskura daiteke: emakumeenetxea@errenteria.eus