Ikasleentzako ikasketa gela egokitu da Markolako auzo ekipamendu berrian, Lekuona Fabrikak ateak ireki arte

Liburutegi zaharra itxi den honetan, Lekuona ireki arte ikasketa gela zerbitzua eskainiko da Markolako auzo ekipamendu berrian, hiru astez, ikasleen ikasketa beharrei erantzuteko.

Ikasketa gela Koldo Mitxelena ikastetxeko Markolako eraikinean dago, sarrera Elias Salaverria kaletik.

Ikasgela bihartik, maiatzaren 6tik, maiatzaren 26ra erabili ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara, eta 28 ikaslerentzako tokia izango du.

Ikasgelan bete beharreko arauak

Osasun neurriak errespetatu beharko dira:

• Uneoro musukoa jantzita eraman behar da.

• 2 metroko distantzia mantendu behar da pertsonen artean.

• Mahai bakoitzeko pertsona bakarra.

• Atsedenaldia egitekotan, ikastetxearen eremutik kanpo atera beharko da (arrapala igota).

• Ikastetxearen eremuan erretzea debekatuta dago (erretzekotan kanpora atera behar da, arrapala igota).