Alabergako OLH Emakumeen Etxearekin elkarlanean arotzeriako bi lanetan

Alabergako OLHko altzarigintzako Oinarrizko Lanbide Heziketako moduluko ikasleak Errenteriako Emakumeen Etxearekin elkarlanean aritu dira aterki-ontzi bat eta erakustoki bat egiten.

Hori dela eta, atzo Emakumeen Etxean egon ziren Mattin Borda, Aritz Cendon, Oscar Lopez, David Mendoza, Dennis Garcia eta Josselin Morales ikasleak, Unai Gabilondo irakasleak eta ikasketa buruak lagunduta.

Diseinua eta gauzatze-proposamena Emakumeen Etxeko Batzarreko lantaldeetako batetik sortu zen, hobekuntzak proposatzeaz eta espazioaren beraren eta materialen behar berriak antzemateaz arduratzen den lantaldetik.

Emakumeen Etxea egurrez eraiki zenez, prozesu parte-hartzailean parte hartu zuten emakumeek hala eskatuta, ahalik eta altzari eta elementu gehien lantzen jarraitu nahi izan da egurrean.

Unai Gabilondo arotzeriako irakaslearen eta eskultorearen gidaritzapean, 17 eta 18 urteko ikasleek talde-lana egin dute exekuzioaren erronkei aurre egiteko eta aterkiak gordetzeko ontzia eta erakustokia erabiltzaileen beharretara egokitzeko.

Josselin Morales aterki ontzia diseinatzen eta egiten aritu da

Ez da lehen aldia Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Udalarekin elkarlanean jarduten dutena, haien praktika orduetan Udalarentzat eta, ondorioz, herritarrentzat beharrezkoak diren materialak sortzen. Udalak aitortu nahi die egiten duten lana ikasleei zein zentroari.

Pandemiak hilabete batzuk atzeratu duen arren, dagoeneko neurrira egindako aterkiak gordetzeko ontzia eta erakustokia erabil ditzakete erabiltzaileek Emakumeen Etxeko sarreran.