Beraungo Estadioa itxita egongo da ostegunetik aurrera birgaitzeko lanak direla eta

Beraun | Kirola 2021-05-31 | 0

Ekainaren 3an, ostegunean, hasiko dira Beraungo Estadioa birgaitzeko bigarren faseko obrak, eta, beraz, instalazioa itxita egongo da herritarrentzat.

Obra horiek hiru hilabete inguru iraungo dute, hau da, abuztuaren 31ra arte.

Birgaitzeko fase honetan, lan hauek egingo dira:

– Belar artifiziala: berritu egingo da, orain dagoena egoera txarrean dagoelako. Aukera baliatuko da futbol-zelaia mendebalderantz eramateko eta ekialdean 50 x 27 m-ko beste futbol-zelai bat egiteko. Soropil artifizial berria jarriko da futbolerako erabiltzen den eremu guztian.

– Atletismo-pistako zoladura: zoladura sintetiko gorria berrituko da. Aurretik, egungo zoladura sintetikoa altxatuko da, egoera txarrean dauden eremuak fresatuko dira eta asfaltatu egingo da. Behin oinarrizko geruza sintetiko berri bat zabalduta, akaberako geruza jarriko da.

– Ureztapen-instalazioa: ureztatzeko instalazioa berrituko da, lurretik ateratzen diren aspertsoreen sistema jarrita eta hodia ere berrituko da.

– Azkenik, kirol-ekipamendu guztia berrituko da, hala futbolekoa nola atletismokoa.

No comments yet.

Utzi erantzuna