Jazz kontzertua eskainiko du Carlos Sagastek larunbatean

Datorren larunbatean, ekainaren 12an, 18:00etan eta Errenteriako Andra Mari Abesbatzak antolatzen duen Harmonia ederrean kontzertu programaren barruan, Carlos Sagastek errezitaldia eskainiko du Errenteriako Maria Magdalena ermitan. Sagaste Jose Luis Ansorena beka-lehiaketaren lehen edizioaren irabazlea da.

Bertan, “Carlos Sagaste Master Project” programa izango da entzungai, saxorako idatzitako Jazz lan sorta zaindua, pianoz eta bateriaz lagunduta.

Osasun-segurtasuneko neurrien ondoriozko mugak direla-eta, bertaratzeko gonbidapena beharko da.

Gonbidapenak hiru modutara eska daitezke: andramari@andramariabesbatza.eus helbidera idatziz, WhatsApp mezua bidaliz edo 688 729 916 (17:30-19:30) telefonora deituz, eta eskaera-hurrenkeran esleituko dira.