Uztailean moda ikastaroak eta tailerrak egongo dira HABIAN!-en

  • Ehungintzan lan egiten duten hiru proiektuen eskutik, hainbat showroom eskainiko dira, eta beren sorkuntzak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek

Uztailean zehar Torrekua eraikinean ehungintzarekin lotutako tailer ugari eskainiko dira. Gaur egun Torrekuako eraikinean HABIAN! Ehungintzan garatzen ari diren proiektuetan egiten diren jarduerei lotutako tailerrak izango dira. Tailerrak herritarrei zuzenduta daude eta ehungintzako jarduerak modu ludikoan egin ditzaten eta moda kontsumitzeko modu berriei buruz sentsibilizatzea dute helburu. Halaber, gaur egungo kontsumo-paradigmaren aldaketak ehungintzan duen garrantzia azpimarratu nahi da, ehungintzaren jasangarritasuna, moda kontzientea, slow fashion delakoa eta tokiko kontsumoa bezalako alternatibak eskainiz.

Gaur egun HABIAN! Ehungintzan dauden hiru egoiliarren eskutik antolatuko dira tailerrak eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin; Saioa Matxain (SAI-SUO markaren sortzailea, moda diseinatzailea), Anne Gajate (ANNE GAGO bere marka sortu duen moda diseinatzailea) eta Ruben Pantiga (modako argazkigintzan espezializatua, www.kibomodaconsciente.com online dendaren sortzailea eta #kosturakamikaze proposamena).

UZTAILEKO TAILERRAK

Zure arropari bizitza berri bat emateko TIEDYE TAILERRA; Lixiba erabiliz, teknika desberdinen bidez, gaur egungo arropa pertsonalizatuak eta esklusiboak lortuko ditugu (tailerrera joan behar dute hondatu daitekeen arroparekin).
MODA-ARGAZKIGINTZA TAILERRA moda-irudiaren egungo estandarrak berrikusi eta kameraren atzean jarri eta moda-photoshoot baten benetako esperientzia bizitzeko; SORMENEZKO JOSKINTZA TAILERRA oinarrizko patroigintza eta diseinu pertsonalak egiten ikasteko; MOULAGE TAILERRA, forma geometrikoen bidez, geure arropa diseinatuko dugu; LORE-KOROA TAILERRA, hortentsiarekin eta lore-mota desberdinekin egingo dugu eta iraupen luzekoak izango dira; TOTE BAG hastapen tailerra, geure poltsa egiten ikasiko dugu, hasieratik bukaerara, joskintzaren inguruan inongo ezagutzarik izan gabe.

Hamaika aukera egongo dira gustu guztietarako, eta ez da beharrezkoa aldez aurretiko ezagutzarik izatea.

Izen-emateak formulario hau beteaz edo habian@oarsoaldea.eus helbidera idatziz egin daitezte.

SHOWROOM-AK

HABIAN! Ehungintza showrooma. Uztailak 10 eta 24

Gaur egun HABIAN! Ehungintzan lanean ari diren hiru proiektuen sorkuntzak ikusi ahal izango dira, Saioa Matxain, Anne Gago eta Ruben Pantigaren eskutik.

Produktu eta bildumak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, bertaratzen direnek jantziak erosteko aukera izango dute Saioa, Anne eta Rubenen aholkularitzarekin.

Uztailaren 17an “ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEHIOTIK” izeneko showroom-a

Horrez gain, uztailaren 17an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara “ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEHIOTIK” izeneko showrooma antolatuko dute Errenteriako Jaurtakol plazan.

“ARROPA HAU GUZTIA BOTAKO DUT LEHIOTIK”. Nori ez dio hori esan amak uneren batean? Nork ez du inoiz hori pentsatu arropa pila bat aulki batean, gelaren txokoan edo leku txarrenetan, etxe osoan zehar ikustean? Gure armairuak, oro har, jantziz gainezka egoten dira, eta, hala ere, zenbat aldiz ez “daukagu” ezer jartzeko? Ukaezina da, pandemia baino lehen, kontsumitzen ari ginen moda-artikulu kopurua neurrigabea, gehiegizkoa eta jasanezina zela. 2020an, 150.000 milioi arropa eta osagarri ekoizten ziren, benetako zoramena

Arropa baten batez besteko bizitza 7 jantzialdikoa baino ez da; gero, oro har, gure armairuan denbora batez utzi eta, batzuetan, baztertu egiten dugu. Jantzi hauek ezin hobeto erabil daitezke, baina gure inguruak eta guk geuk erabakitzen dugu “modaz pasa direla”. Urtean, batez beste, 565 euro gastatzen ditugu arropan, baina 10 arropatik 4 ez dira estreinatzen.

Datu horiek aztertuz eta COVID-19ak modan eta, oro har, kontsumoan izan duen erabateko aldaketa aztertuz, irtenbide berriak bilatu behar ditugu. Inguruan dugun ehun-kopuru “zaharkitu”, “alferrikako” eta “gauzaez” izugarria kontuan hartuta, bada garaia 2. Eskuko arropa kontzienteki eta arduraz kontsumitzeko modu gisa onartzeko, balio positiboz betea eta, oro har, gure poltsikoarekin askoz merkeagoa. Bigarren eskuko arropa jende “alternatiboenarekin, modernoenarekin” lotuta egon ohi zen, gaur egun argi dago bigarren eskuko arropak erostea konponbide bikaina dela, guk sortutako arazo larri bat konpontzeko.

Ingurumena eta gizarte kontzientziak salbatzeko iritsi da slow moda eta hurbilekoa edo bertan ekoitzitakoa. Slow movement-en babespean sortutako kontzeptua da, kontsumitzeko modu legezkoa, kontzientea eta arduratsua, balio positiboz betea eta, oro har, gure poltsikoarentzat askoz merkeagoa (bigarren eskukoaren kasuan).

Erakusketarekin batera, bertaratutakoei aholkuak emango zaizkie: ehungintzaren “soberakina” kudeatzeko modu eraginkorrak, jantziei bigarren bizitza bat ematearekin batera; ehungintza berrerabiltzeari buruzko ideiak emango zaizkie, edo ongintzako helburuak dituzten kolektibo eta elkarteei eman.

Showroomak Jautarkol plazan egingo dira.