Laster irekiko dira Ludotekak, Gaztelekuak, Familia Gunea, Familian Jolasean eta Kuadrilategi programetan izen-emateak

Udalak familia, gazte eta herritarrei jakinarazi nahi die udaletik eskaini ohi diren hezkuntza ez formaleko zerbitzuen izen-emateak laster irekiko direla. Hain zuzen, Ludotekak, Gaztelekuak, Familia Gunea, Familian Jolasean eta Kuadrilategi programei dagozkienak. Datozen asteetan helaraziko zaie herritarrei informazio zehatzagoa.

Hala ere, zerbitzuren baten inguruko informazioa jaso nahi izanez gero, Gazteria Azpisailarekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatu die Udalak herritarrei ondorengo helbidera idatziz, deituz edo bertaratuz:

gazteria@errenteria.eus

943 449 606

Merkatuzar. Pablo Iglesias, 3