Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Gasteizen jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Berdintasuna | Solidarioa | Udal komunikabidea 2021-10-13 | 0

Gasteizen emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute:

1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du aste honetan Gasteizen gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean.

2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen. Halaber, Errenteriako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu, eta bereziki gizonezkoak, beren jokabide eta jarrerei arretaz erreparatzera eta edonolako erasoren aurrean jarrera aktiboz jokatzera.

3.- Errenteriako Udaletik familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu.

4.- Udalak bat egiten du erailketa hori gaitzesteko Mugimendu Feministak ostegunean, urriak 14, 19:00etan Niessenen deitu duen mobilizazioarekin eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die.

No comments yet.

Utzi erantzuna