Orereta Ikastolak % 100 elektrikoa den ibilgailu bat erosi du

Orereta Ikastolak Toyota etxeko 75 kw-dun Proace Verso Electrik L2 ibilgailua erosi du. Furgoneta hau mekanika elektriko hutsarekin dabilela eta CO2-emisiorik gabeko teknologia berria duela adierazi du Ikastolak.

Halaber, azaldu du Orereta Ikastolaren izaeraren eta baloreen artean naturarekiko errespetua izatea dagoela, eta horregatik, urteak daramatzala naturaren eta ekologiaren alde egiteko horretan ekintza ezberdinak burutzen eta ikasleak balio horietan hezitzen. Hortaz, izaera berdea eraikitzeko ibilbide horretan egindako azken ekintza % 100 elektrikoa den furgoneta bat erostea izan da, Ikastolako eguneroko beharretarako pentsatua.