Ereintza Elkarteak Gabon Abesti Sariketaren lehen urteetako argazkiak eskatu dizkie herritarrei, prestatzen ari den argitalpena osatzeko

Ereintza Elkarteak Gabon Abesti Sariketako Brillantezko Ezteiak ospatuko ditu datorren Eguberrian, 75. edizioa izango baita.

Efemeride hori ospatzeko, besteak beste, Ereintzaren asmoa da liburuxka xume bat argitaratzea. Bertan jasoko dituzte ibilbide luze horretan izan diren gertaera garrantzitsuenak, palmaresa, bitxikeriak eta argazki zaharr zein berriak.

Hori dela eta, lehiaketaren lehenengo urteetako, zehazki, 1946tik 1980ra, argazkiak gordetzen dituzten guztiei dei egiten die Ereintzak lehiaketaren argazkiak edo informazio interesgarriren bat aurkez ditzaten ondoren jendaurrean erakutsi ahal izateko.

Argazkiok Eresbil Musikaren Artxiboan aurkez daitezke 9:00tatik 17:00tara. Bertan eskaneatu eta berehala itzuliko dituzte. ereintza@ereintza.com helbidera ere bidal daitezke, ahal dela Wetransfer bidez. Entregatzeko azken eguna urriaren 31 izango da.