Datorren astean hasiko dira auzo batzarrak, eta horietan parte hartzeko deia egin du Udalak

• Asteartean Lartzabalen egingo da eta ostegunean, Zamalbiden

• Batzar guztietan parte hartuko dute alkateak eta bi zinegotzik

Datorren astean hasiko dira herri guztian egingo diren auzo batzarrak eta Udalak bertan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Bilera horiek bi urtean behin egiten dira, baina iaz ezin izan ziren egin, osasun-egoera zela eta.

Batzar guztietan egongo da Aizpea Otaegi alkatea eta Bernar Lemos, Maite Gartzia, Jose Manuel Ferradas edo Xabier Sanchez zinegotziak.

Batzarretan azken hiru urteetan egindakoaren zein aurreko batzarretan hartutako konpromisoen egoeraren berri emango da eta auzotarrek egindako proposamenak jasoko dira.

Datorren astean, Lartzabalen eta Zamalbiden

Batzarrak datorren astean hasiko dira: asteartean, azaroak 2, arratsaldeko 18:30ean Lartzabalekoa izango da Haritza Auzo Elkartean, eta ostegunean, hilak 4ean, ordu berean, Zamalbidekoa bertako auzo elkartean.

Batzarren egutegia

Hurrengo asteetan, udal-arduradunak gainerako auzoetara joango dira, hau da egutegi osoa:

 

Azaroak 2

Lartzabal

Azaroak 4

Zamalbide

Azaroak 8

Agustinak

Azaroak 9

Gabierrota

Azaroak 10

Olibet-Ugarritze

Azaroak 15

Kaputxinoak

Azaroak 16

Igantzi

Azaroak 17

Gaztaño

Azaroak 22

Iztieta-Ondartxo

Azaroak 23*

Alaberga

Azaroak 24

Erdigunea

Azaroak 29

Galtzaraborda

Abenduak 1

Fanderia

Abenuak 13

Beraun

Abenduak 14

Pontika

Laster zabalduko ditu Udalak batzar bakoitzaren inguruko xehetasunak.

*Alabergako bileraren data aldatu egin da eta azaroaren 23an izango da, eta ez abenduaren 15ean.