Udal ludotekak eta gaztelekuak hilabete honetan irekiko dira

Errenteriako Udalak azaroaren 22an jarriko ditu martxan jarriko ludoteka eta gaztelekuen zerbitzuak.

Ludoteketan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrek hezkuntza-aisialdiaz goza dezakete, balioetan oinarritutako hezkuntzan berariaz eraginez.

Errenteriako 6 gunetan daude ludotekak: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Kaputxinoak, Gabierrota eta Markola. Astelehenetik ostiralera irekitzen dituzte ateak, 17:30etik 19:30era.

2014an Beraungo ludoteka eta 2017an Kaputxinoetakoa berritu ondoren, aurten Agustinak auzoak estreinatuko du ludoteka berri bat, udalerriko haurren beharrei erantzungo diena.

Ludoteka hau Markolako Koldo Mitxelena ikastetxeko eraikinean dago, Markola 24 (sarbidea Elias Salaberria kaletik).

Azaroaren 15etik aurrera, ludotekak ohiko ordutegian irekiko dira (astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era), baina izena emateko bakarrik.

Izena emateko, 32,24€ko kuota ordaindu beharko dute ikasturte osorako.

% 100eko hobaria izango dute Oinarrizko Errenta eta/edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen duten familiek.

Gaztelekuetan, 13 eta 17 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete. Zerbitzu hauetan hezkuntza-aisialdiaren bidez balioak eta parte-hartze aktiboa sustatzen da.

Errenterian bi gazteleku daude, Beraun eta Gabierrota auzoetan. Asteazkenetik larunbatera irekitzen dira 17:30etik 20:30era.

Izena eman nahi duten gazteek doan eman ahal izango dute azaroaren 15etik aurrera, baina ohikoa ez den ordutegian; izan ere, Gaztelekuak astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era irekiko dira baina bakarrik izena emateko.

Bi zerbitzu horien irekierarekin osatzen da Udalak udalerriko haur eta gazteei egiten dien eskaintza.

0 eta 17 urte bitarteko biztanleen eta haien familien beharrei erantzuten saiatzen da eskaintza hori, Familia Gunea, Familian Jolasean eta Kuadrillategi bezalako programen bidez.

Amaitzeko, gogoratu behar da programa guztietan osasun-egoerarako egokiak diren protokoloak eta une bakoitzean ezarritako gomendioak jarraituko direla.

Eskaintza horiei buruzko informazio gehiago edo protokolo horiek ezagutu nahi izanez gero, jarri harremanetan gazteria@errenteria.eus helbidera idatziz, 943 449 606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webgunearen bidez.