Andra Mari Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean, Santa Zezilia eguna dela eta

Datorren larunbatean, azaroaren 20an, 20:15ean, Andra Mari Abesbatzak ‘Zeru-lurretan maitez – Amor divino y humano’ izeneko programa eskainiko du Fatimako Andre Mariaren Parrokian.

Irene Fraile sopranoa, Lucia Gomez mezzoa, Josu Cabrero tenorea eta Jesus Garcia Arejula baritonoa protagonista izango dira Joana Otxoa de Alaiza pianistarekin eta Andra Mari Abesbatzarekin batera.

Programa, osorik Beethovenen musikaz osatua, abesbatza edota bakarlarientzako obra sorta bat da, piano laguntzarekin.

Sarrera doakoa da aforoa bete arte.