Gabonetako oporretan Kromosoma Tailerrak haurrentzako tailerrak eskainiko ditu

Gabonetako oporretan Kromosoma Tailerrak jostailu-tailerrak egingo ditu birziklatzeko materialarekin.

Abenduaren 27tik 31ra eta urtarrilaren 3tik 5era izango dira, 11:00etatik 13:00etara, 6-12 urte bitarteko haurrentzat.

Jardueraren prezioa 60 €-koa da egun guztietarako, eta 12 €-koa egun solteetan parte hartzeko.

Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko, jo Erdiko kaleko 13. zenbakira, idatzi kromosomatailerra@gmail.com helbide elektronikora edo jarri harremanetan telefonoz edo Whatsapp bidez: 636 898 543