Urtarrilaren 28an hasiko da 2022 urterako TAO txartela berritzeko kanpaina

2022 urterako tao berritze kanpaina urtarrilak 28an hasiko da. Herritarrei tramiteak sinplifikatzeko eta kontrola hobetzeko asmoz, azken urteotan errenteriako udalean gaitze-tituluak automatikoki berritzen dira baldintzak betetzen diren bitartean.
Berritzea automatikoa da ordainketa helbideratuta duten titularrentzat. Tasaren ordainketa helbideratuta duten gaitze-tituluen titularrei automatikoki berrituko zaie. Horrela, emandako helbideratze-kontuan tasa kargatuko zaie, 2022 urterako iazko berberak direnak. Kargu-data: martxoak 2 (epearen azken eguna).
Ordainketa helbideratuta ez duten titularrek ordainketa egin beharko dute. Ordainketa helbideratuta ez duten titularrek ordainketa egin ahal izango dute bere helbidera bidaliko zaien sortutako ordainagiriaren bitartez. Behin ordainketa egindakoan, gaitze-titulua automatikoki berritua geratzen da. Ordainketa-epea: martxoaren 2a.
Ezegokitasunen bat duten titularrek, aurretik zuzendu beharko dituzte. Tmiz (trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga edo ‘viñeta’) edo isunen bat ordaindu gabe duten titularrek, edo taoren udal-ordenantzak titularren bizilekuen eta ibilgailuen inguruan ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenek, gaitze-titulua eskuratzeko eskubidea izateko ezegokitasun horiek zuzendu beharko dituzte.