Udaletxeko eta Oarsoaldea agentziako ordezkaritza batek Urkabe eta Benetan enpresen instalazioak bisitatu dituzte

Gaur goizean, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Eneko del Amo Garapen Ekonomikoko zinegotziak, Maialen Ormaetxea Garapen Ekonomikoko teknikariak, Fernando Nebreda Oarsoaldeako gerenteak eta Joseba Finó Oarsoaldeako enpresa teknikariak Urkabe eta Benetan enpresen instalazioak bisitatu dituzte.

Bisitan, Saioa Torralba zuzendari komertzialak Gourmet Okin Taldearen negozio-lineak azaldu dizkie. Talde horretakoak dira Okin, Urkabe eta Benetan enpresak, azken biak Errenterian.

Ondoren, Jose Ramon Jaca industria-zuzendariaren eskutik Urkabe -urdaitegian adituak- eta Benetan -kroketetan espezializatutako aurrekozinatuak- enpresen lantegiak ezagutzeko aukera izan du ordezkaritzak.

Bisita hau herriko ehun sozio-ekonomikoa ezagutu eta babesteko udal jardueraren barruan kokatzen da.