Giza Eskubideen Jardunaldien VII. Edizioaren balorazio positiboa egin du Udalak

Udalak esker ona erakutsi eta zoriondu nahi ditu Giza Eskubiden VII. Edizioaren antolaketan, dinamizazioan eta zabalkundean parte hartu duten herritar eta eragile desberdinak.

Covid-19aren ondorioz abenduan bizi izandako arautegi eta protokolo aldaketek ziurgabetasun sentsazioa areagotu zuten arren, azkenean, aurreikusitako ekimen guztiak eraman ahal izan ziren aurrera 600 pertsona ingururen parte-hartzearekin.

3 ikuskizun, 10 aurkezpen-hitzaldi, ikastetxeetan zein udal aretoetan, eta antzerki tailer batek osatu dute programazioa. Guzti honetarako ezinbestekoa izan da herriko zein kanpoko eragile ugariren laguntza eta parte-hartzea; herriko ikastetxeak, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunde (ACNUR, Zaporeak, Emaus, Salvemento Maritimo, Donostia eta Irungo Harrera Sareak) LGTBI mahaia eta Amnistia Internacional, kasu.

Ondorioz, Udaletik egin den jardunaldien balorazioa oso positiboa da, eta eskerrak adierazi nahi dizkie parte hartzaile guztiei, etorkizunean ere elkarlanean, eskuz esku, giza eskubideen betetzean eta urraketen salaketen, elkarrekin bidea eraikitzen jarraitzeko.