‘Oarso 2022’ aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Errenteriako Udala eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak 2022ko maiatzaren 15 baino lehen artikuluak aurkezteko gonbita egiten dute, urtekariaren 2022ko edizioan argitaratzeko. Duela 90 urte baino gehiagotik, eta ia etengabe, aldizkariak bete egin du errenteriarren bizitza kulturala islatzeko hasierako asmoa, herritarren idatzizko adierazpenak bere orrialdeen artean jasoz eta ezagutza hori komunitate osoari zabalduz. Egin duen ibilbide luzea dela-eta, herriaren historia kontsultatzeko ezinbesteko tresna bibliografikoa da.

Ohikoa den bezala, Oarso uztailean emango da argitara.

Oarso aldizkarian edonork parte har dezake. Horretarako dokumentu honetan eskuragarri dauden arauak beteta bidali beharko dira idazkiak edo lan grafikoak.

Aukeratutako gaia mugatzeko asmorik gabe, Oarsoko erredakzio batzordeak aldizkariko ohiko gaiak gogorarazi nahi ditu, hala nola, oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten aintzat hartu direnak, baita urtean zehar gure herrian izan diren gertaerak ere, hala nola merkataritza-establezimenduen urtemugak, Koldo Mitxelena Institutuaren 50. urteurrena, Gabon kantuen lehiaketa probintzialaren 75. urteurrena, eta abar.Euskaraz idatzitako artikuluen ehunekoa 40 ingurukoa den arren, bereziki azpimarratu nahi dute gai hau, eta kolaborazioak euskaraz bidaltzera animatu nahi dute.

Era berean, dei berezia egin nahi dute emakumeek parte har dezaten; izan ere, egun kolektibo hori gutxienekoa da kolaboratzaileen artean.

Kolaborazioak oarso@errenteria.eus posta elektronikora bidal daitezke edo ZU! Arreta zerbitzuan zein Udal Agiritegian (herriko plaza z/g) zuzenean aurkeztu.
Egileak lana bidali eta Erredakzio Batzordeak lana onartzen badu, artikulua eta haren ilustrazioak aldizkariak dituen hainbat euskarritan argitaratzeko lagapena egingo da, Creative Commons by-nc-sa formatu irekian: aintzatespena – Ez-komertziala – 3.0 Berdin partekatu. ES.

Jatorrizko lanak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 15 arte egongo da irekia.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

– Telefonoz: 943 44 96 10 (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara).

– Emailez: oarso@errenteria.eus