Udal-ondarean hobetzeko eta tokiko bioaniztasunaz informatzeko lanak burutu ditu Udalak herriko hainbat puntutan

Negu honetan natura eta landa ondarearen inguruko hainbat lan burutu ditu Udalak udalerriko zenbait eremutan.

Horrela, abenduan, Otraizko bordaren hobekuntza-lanak gauzatu ditu. Borda hau Oiartzungo mugan dago, Añarbe herri-mendiaren barnean (Aiako Harriko Natura Parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan, zein Natura 2000 Sarean kokatua).

Bestalde, bioaniztasunari lotuta, bi informazio-panel ezarri ditu: bata Igantziko lepoan, Añarbeko baso-hegaztiei buruzkoa; bestea Fanderiako Oiartzun ibaiko meandroan, anfibioentzako hezeguneari lotutakoa.

Azkenik, Arramendiko gizarte-baratza ekologikoen Parkeari lotutako eraikinean hobekuntzak ere garatu ditu Udalak, Gaztaño eta Agustinak auzoen ondoan.