Urdaburu Mendizale Elkarteak ‘Munduko paisaiak: Islandia neguan eta Jordania’ argazki-emanaldia eskainiko du

Otsailaren 17an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean, Urdaburu Mendizale Elkarteko bazkide den Jon Unzuetak ‘Munduko paisaiak: Islandia neguan eta Jordania’ argazki-emanaldia eskainiko du elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria).

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.