Garaguneko erabiltzaileen eskulanak Xenpelar Etxean ikusgai

 

Irungo eta Errenteriako Garaguneetako erabiltzaileek egindako margolan eta artisau lanen erakusketa zabalik da jadanik Xenpelar Etxean. Otsailaren 26ra arte izango da lanak ikusteko aukera, astelehenetik larunbatera. 17:00etatik 20:00etara.

Garagune gizarte intereseko fundazioa da, pribatua eta irabazi asmorik gabekoa. Adimen-ezgaitasuna duten pertsonei euren erronka eta helburuak lortzen laguntzea da bere egitekoa, horrela erabakitzeko gaitasuna izan dezaten eta beraien bizitzen protagonista izan daitezen. Nork bere gustuen eta interesen araberako jarduerak egiteko aukera du, bere bizitza estilo eta lehentasunekin bat eginez.