Hirukide elkarteak aurkezpena egingo du datorren astean Oarsoaldeako familia ugarientzako

• Hirukidek Oarsoaldeko familiak gonbidatu ditu euren lana eta dauden laguntza eta deskontuak aurkezteko.

• Aurkezpena otsailaren 24ean izango da, 19:00etan, online.

Otsailaren 24ean, osteguna, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak bideo-aurkezpen bat eskainiko die Oarsoaldeko familia ugariei. Hitzordua 19:00etan izango da, Zoom plataformaren bidez, eta Youtubetik ere jarraitu ahal izango da, nahi duten familia guztiek jarraitu ahal izan dezaten, lekuz aldatu beharrik gabe.

Aurkezpenean aukera egongo da, federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko ez ezik, kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jasotzeko, bai eta familiek beren iradokizunak eta erreklamazioak helaraz ditzaten ere.

Bideo-aurkezpena jarraitzeko, formulario honen bidez eskatu behar da esteka edo email bat idatzi: hirukide@hirukide.com

Landu beharreko gai nagusiak:

• Familia ugarientzako dauden laguntzak. 2022 urterako dauden berritasunak.

• Eskualdeko udalerrietan dauden laguntza zein deskontuak.

• Familia ugarien egoera eta premiak eskualdeko udalerrietan.

• Elkartearen lana udalerri horietan.

• Bertaratutako familien ekarpenak entzutea.

Hirukide, 1999tik

Hirukide GKE apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2002. urtean Onura Publikoko Elkarte gisa aitortutakoa, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena.

Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 25 baino gehiago Hirukideren baitan daude.