90 herrialde Lekuona Fabrikako eskaileretan

Lekuona Fabrikak gaur, hilak 21, ospatzen den Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriak herri moduan bizi duen errealitate sozialari keinu bat egin nahi izan dio. Horretarako, errenteriarren jatorriari erreferentzia egiten dieten 90 herrialdeekin lotura duten 90 liburu aukeratu eta eskailerak ale hauekin apaindu dituzte. Aste osoan zehar izango da iniziatiba ikusgai.

Gainera, eta gaur Poesiaren Nazioarteko Eguna ere badenez, Warsan Shire, Londonen bizi den somaliar errefuxiatuaren olerki hunkigarri bat aukeratu dute ekimena osatzeko. Bisitariek hizkuntza desberdinetan irakurri ahal izango dituzte bai olerkia bera eta baita arrazakeriaren kontrako beste ahots batzuk ere.