Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da.

Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan.

Hau da saioaren gai zerrenda:

1- 2022ko otsailaren 22ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.

2- Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 348 zk.tik 613 zk.ra, (biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.

3- Proposamena: Iruzurraren aurkako adierazpen instituzionala (2022SPOL0004).

4- Proposamena: 2022-KALD00003-00 Kreditu gaikuntza kreditu aldaketa espedientea onartzea. (2022SKAL0001).

5- Agrupación Republicana de Oarsoaldea-k aurkeztutakoa mozioa Bandera Errepublikanoa eta Ikurrina Udaleko balkoian jartzeko eskatuz (2022IMOZ0005).

6- Euskal Sozialistak/Socialistas Vascos (ES-SV) udal taldeak MUGI sistemaren tarifei buruz aurkeztutako mozioa (2022IMOZ0006).

7- Galdera eskariak