Udal txistulari taldearen apirileko kontzertuak

Martxoan ere igande goizak alaituko ditu udal txistulari taldeak. Hona datozen asteburuetako emanaldiak:

Apirilaren 10ean, 9:00etan: Diana Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan

Udaletxetik 9:00tan hasita, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabal auzoetan zehar ibiliko dira Udaleko Txistulariak.

Bertako kaleak alaitu ostean, Udaletxean amaituko dute.

Honako zortzikoa hauek izango dira igande honetakoak:

– ‘Maitasuna’, Candido Albistur. Moldaketak, Jose Ignazio Ansorena Miner

– ‘Maitasun kontuak’, Jose Ignazio Ansorena Miner.

Apirilaren 24ean, 12:00etan: San Marko Eguneko erromeria

San Marko Egunaren bezperan, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Gotorlekuko zelaian, Erromeria eskainiko du Udal Txistulari Taldeak, Herri Arte Eskolako trikitixa eta txistu ikasleak lagun dituelarik.

Aurretik, Zamalbide auzoa alaituko dute.