Zea Mays Lekuona Fabrikan izango da maiatzaren 13an

 

Osasun arazoengatik geldiune bat egin ondoren, Zea Mays musika talde bilbotarra agertokietara itzuli da.

Taldeak bere 25. urteurrena euren jarraitzaileekin batera ospatu nahi du eta ’25 urte joan dira ta!’ lelopean hainbat kontzertu eskainiko ditu. Bilbo, Bartzelona, Logroño, Zaragoza… dira euren doinuak oholtzaratzeko hautatu dituzten hirietako batzuk; horien artean da Errenteriako emanaldia ere: Lekuona Fabrikan izango da, maiatzaren 13an, 20:00etan.

Sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan bertan izango dira eskuragarri sarrerak. Gainera, ikuskizunaren egunean bertan, ordubete lehenago leihatilan ere erosi ahal izango dituzte interesdunek aurretik bukatu ez badira behintzat.