Gazte mailako IV. Aurresku txapelketa nagusia jokatuko dute asteburuan

Eskerretik eskuinera: Jon Dorronsoro, Sustraiak Dantza Taldea; Estibalitz Iturria, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra; eta Juantxo Maya, Errenteriako Erein Elkartea

Datozen maiatzaren 14ean eta 15ean jokatuko dute Gazte Mailako IV. Aurresku Txapelketa Nagusia – Gipuzkoar erara – Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak, Sustraiak Dantza Taldeak eta Legazpiko Udalak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Maiatzaren 14ean, arratsaldeko 16.30ean, Legazpiko azokan, D sailaren (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) txapelketa jokatuko dute.

Bestalde, maiatzaren 15ean, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kulturgunean, A sailaren (2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) txapelketak jokatuko dituzte.

Sarrera doakoa izango da bi saioetan.

2021-22 Aurresku ligan izandako sailkapenaren arabera lortu dute dantzariek txapelketa hauetan parte hartzeko aukera.

Dantzariak eta dantzak

A sailean ‘Ormatxulo’ eta ‘Agurra’ dantzatuko dituzte honako dantzari hauek Errenterian:

1 June Osinalde Legazpi

2 Maren Zaldua Oiartzun

3 Araitz Berasategi Legazpi

4 Nora Eskudero Legazpi

5 Irati Balentziaga Legazpi

B sailean, baita ere Errenterian, ‘Hondarribi handia’ eta ‘Segurako zortziko zaharra’ piezak dantzatuko dituzte, eta dantzariak honako hauek izango dira:

1 Judith Jacinto, Lezo

2 Jone Arretxe, Amasa-Villabona

3 Jurgi Errandonea, Andoain

4 Unax Ansola, Elgoibar

5 Jon Alberdi Legazpi

6 Onditz Esnaola, Lizartza

7 Lide Sarasola, Zizurkil

8 Ihintza Erauskin, Lezo

9 Enara Artola, Lezo

10 Danel Castillo, Pasai Donibane

11 Maria Sanchez, Legazpi

12 Irati Larrañaga, Andoain

Legazpian, D sailean, ‘Betronio handia’, ‘Aurkez aurke’ eta ‘Agurra’ dantzatuko dute dantzari hauek:

1 Clara Larrañaga, Amasa-Villabona

2 Araitz Ramos, Lasarte

3 Ane Jaunarena, Lezo

4 Aetz San Sebastian, Amasa-Villabona

5 Amaia Azpeitia, Legazpi

6 Amaiur Tejeria, Zizurkil

7 Maddi Iradi, Oiartzun

8 Laia Arruabarrena, Legazpi

9 Eider Zabala, Amasa-Villabona

10 Maddi Davila, Zizurkil

11 Mikel Esnaola, Lezo

12 Iraide Martinez de Albeniz, Amasa-Villabona

13 Nahia Pikabea, Lezo

14 Garazi Oyarzabal, Zizurkil

Txistulariak

Goiz Deia txistulari talde legazpiarrak jarriko dio musika Lepazpian jokatuko den sailkapenari, eta Pasai-Donibaneko Itsasmendi txistulari taldeak, Errenteriakoari.