Gazteen Jai Batzordeak Madalenetarako proposamenak jaso nahi ditu

Gazteen Jai Batzordeak herriko 13-17 urte bitarteko gazteen Madalenetarako proposamenak jaso nahi ditu.

Helburua da gazteei euren gustuko ekintzak proposatu eta gauzatzeko aukera eskaintzea eta jaietako egitarauan horiek txertatzea. Jasoko diren ekintzak, uztailaren 24an Gernika plazan antolatuko den Gazte Gunea osatzeko bideratuko dira batez ere.

Proposamenak egiteko epea maiatzaren 30ean amaituko da eta bide ezberdinak izango dituzte gazteek horretarako:  gazteguneamadalenak@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gazteria.errenteria.eus web orriaren bidez eta Lekuona Fabrikako sarreran egongo den kutxan.

Batzordetik dei egin diete herriko gazteei ekimen honetan parte hartzeko: “Jaiak herritik eta herriarentzat direlako, eurekin kontatu nahi dugu!”.