Zabalik da Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdian izena emateko epea

Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Udalak Madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du eta izena emateko epea zabalik dago.

Deialdi honen xedea da FESTETEAKO LAGUNTZAILEAK hautatzea, 2022ko Madalenetan lana egiteko. Zerrenda hau, Atlantikaldiarako ere erabiliko da.

Baldintzak:

• 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.

• Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.

• Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea.

• Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira udal Euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Aurreko hala izanik ere, ez dute azterketarik egin beharko 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatua duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 2018 edo 2019ko deialdian, helburu bererako, eginiko euskara-froga gainditu zutenek.

• Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute udal zerbitzu medikuaren bidez.

• Diziplinazko espedientea dela medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.

• Indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Hautaketa irizpideak:

• Lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez 3 hilabete erroldatuta daramatenek, horretarako eskaerak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat.

• Zozketa ekainaren 24an egingo da, emaitza udal web orrian, eta iragarki oholtzan argitaratuko delarik.

• Hautatutakoek ez badute euskara-maila egiaztatuta, hizkuntza-probak egin beharko dituzte, horretarako deituak izango direlarik (uztailaren 1ean egitea aurreikusita dago).

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, NAN, titulu akademikoa eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera (azken hau, duenak), ZU!n aurkeztu beharko dira. Epea: 2022ko ekainaren 15a izango da azken eguna (hau barne).

Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo 10 ordezkoei e-mail bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Hautagaiak berak kontsultatu beharko du bere e-maila zozketaren egunean bertan eta hurrengo egunean.

Ezinbestekoa da hautagaiak eskaera orrian bertan bere e-maila garbi adieraztea.

Kontratatzen diren pertsonek udaltzaingoaren egoitzan (Masti Loidin) uztailaren 19an, goizeko 9:00tan egingo den aurretiazko bilerara joan beharko dute. Bertan, egin beharreko lanari buruzko argibideak emango zaizkie.

Halaber, azterketa mediko bat egin beharko dute udal-zerbitzu medikoan, adierazten zaien egunean eta orduan. Osasun-azterketak data hauetan egingo dira: ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, hizkuntza eskakizuna ziurtatuta dutenak, eta uztailaren 4, 5, 6, 7, 11, 12, 13 eta 14an euskarako proba egin behar dutenak.