Larunbatean pista jolasa familian egiteko aukera izango da Fanderiako Errotan

Larunbata honetarako, uztailak 16, Pista Jolasa Familian izeneko jarduera antolatu du Udalak Fanderiako Errotan eta auzoan. Jarduera 11:00etan hasiko da.

8 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat prestatuta dago batez ere, helduek eta haurrek batera parte hartzeko. Errota martxan ikusteko aukera ere egongo da. Honela, ondo pasatzeaz gain, Fanderiara hurbiltzen direnek asko ikasiko dute errotari, errota mugitzen zuen ibaiari eta inguruneari buruz.

Doako jarduera izango da eta aldez aurretik izena eman beharra dago:

Fanderiako errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan, 10:30etatik 14:00ak arte, errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzen du. Horretaz gain, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatzen du.