Euskaraldia martxan da

Martxan da Euskaraldia eta martxan da Errenteriako Herri Batzordea. Aspalditik lanean dabiltza bertako norbanako zein eragileak Euskaraldiaren 3. edizioa berezia izan dadin.

Urtarrilean hasi ziren biltzen, ideiak elkarbanatuz eta aurrerapauso handiak ematen. Apirilaren 28an egin zuten aurkezpen ofiziala Kike Amonarriz eta Eriz magoaren laguntzaz 3. edizioaren nondik norakoak azalduz. Aurreko bi edizioetan bezala ahobiziz eta belarriprestez bete nahi dute herria eta azken edizioan sortutako ariguneen laguntzaz, aurreko bi rolek beraien ariketa pertsonal eta kolektiboa aurrera eramateko aukera bultzatu.

Martxan dabiltza eta martxan jarri nahi dute herria, oraingoz, ariguneak bilatu eta sortzen ari dira bertako kideak. Kalez kale euskaraz lasai aritzeko gune eroso eta aproposak sortuz. Horretarako izena eman beharko dute herriko eragile, komertzio edo enpresa desberdinak. Bi bide dituzte arigune izan daitezkeen aztertu eta izena emateko, https://euskaraldia.eus/ariguneak/, webgunean edota herriko herri batzordeari hurrengo helbidera idatziz, euskaraldia@lauhaizetara.eus.

Askotariko eragileek eman dute izena iada ariketan. Besteak beste, parte hartu eta zerrenda luze horren parte izatera gonbidatzen ditu Lau Haizetarak herriko eragile, komertzio edo enpresei.

Eta norbanakoekin zer? Norbanakoek irailean izango dute izena emateko aukera horretarako uda pasa eta irailean adi egoteko deia egiten digute Lau Haizetaratik, bertan hurrengo edizioko lehenengo ekitaldia burutuko baitute Euskaraldiaren ateak zabalduz.