Marrazki lehiaketa antolatu du Fanderiako Errotak abuztuaren 21ean

Abuztuaren 21ean, 11:00etatik 13:30ak bitartean, Fanderiako errota marrazteko aukera eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei. Teknika librea izango da. Norberak bere materiala erabili dezake eta bertan ere papera eta koloretako arkatzak erabilgarri izango dira materialik eramaten ez duenarentzat.

2 kategoria egongo dira: bata 7 urte artera arteko eta, bestea, 8 urtetik aurrerakoentzat. Kategoria bakoitzeko irabazleek saria izango dute: Oarsoaldeko museoetara sartzeko sarrera bonua. Marrazkiak erakusgai jarriko dira lehiaketa ondoren Fanderiako Ibaiaren Etxean bertan.

Jarduera hau Fanderiako Errotak antolatutako abuztuko jarduera berezi bat da. Izan ere, hilabeteko bigarren asteburuetan errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea) hilabetean behin ekintza berezi bat antolatzen du.

Izena emateko eta informazio gehiagorako: