Galtzaraborda etorbideko 36-52 zenbakietara irisgarritasuna hobetzeko lanak amaitu dira

Lau arrapala jartzeko lanak amaitu dira, Galtzaraborda etorbideko 36-52 zenbaki bikoitietako atarien irisgarritasuna hobetzeko.

Arrapalak Galtzaraborda Hiribidearen espaloiaren eta eraikinen artean zeuden eremu libreetan egin dituzte, eskaileren ordezko ibilbide irisgarria lortzeko.

Guztira lau jarri dituzte: bata, 36. eta 38. atarien aurrean; bestea, 40. eta 42. atarien aurrean; bestea, 44. atariaren aurrean; eta laugarrena, 46. eta 48. atarien aurrean. Azken horrek 50 eta 52 atarietarako irisgarritasuna ere ebazten du du.